XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
GEORGIAKO KANTARIAK EUSKAL HERRIAN : ELGARREKILAKOAREN EZAGUTZEKONegu gorrian sartu aitzin, udazkeneko kantuek berotuko gaituzte.
Hain zuzen, azaro honetarako, Euskal kultur erakundeak ekintza berezi bat eskaintzen du: Georgiatik datozen sei emazte kantari gure artean ukanen ditugu, eta haiekin, Salome Gabunia, Tbilissiko ethnografo bat.
Gertakari hau, gure
Ez da beraz Mzetamze taldearen etortzea ikusgarri batzuetan baizik mugatzen, iragankorregia litzateke, bainan bai egiazko ezagutza eta trukaketan oinharritzen.
Horregatik, aste barnean Iparraldeko eskola edo koro batzuekin lan eginen dute, beren kantatzeko moldea erakatsiko dietelarik; halaber Iparraldeko kantariekin egun bat apailatua izanen da.
Salome Gabuniak, bere aldetik, mintzaldiak emanen ditu, nola Baionako kontserbatorian, hala bertzeak bertze Maule eta Biarritzen.
Honek ehun euskal kantu baino gehiago georgieraz itzuli du eta oroz gainetik, Euskal Herriko eta Georgiako literaturaz parezkatze lan bat eraman.
Georgiako kantua aipatzerakoan, derragun forma aldetik oroz gainetik polifonikoa dela.
Mamiari doakionez, Euskal Herrian bezala, aspektu sozial garrantzitsua dauka.
Hurbiletik eguneroko biziari lotua.
Frank Kane, Pariseko Marani elkarteko lehendakariak dion bezala:
Eta dakigun bezala, miraila, tradizio hori egunero eraikitzen edo bereraikitzen dugu.
Hori da Mzetamze taldekideen
Ez da dudarik : aste hau aberatsa izanen da, Georgiako esperientziak gureganatzeko eta gureak Kaukasian gaindi hedatzeko. Bi hitzez, kuriosak izaiteko.